Olaranen hitzaldia gaur, jardunaldiak hasteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 24a, 02:00

Gaur hasiko dira, Wukro he­rria­rekin Elkartasun Jardu­nal­diak. Igandera arte ospatuko dituzte, eta aurreneko zita, Biterin jarri dute gaur, arra­tsaldeko 19:00etan. Hitzaldia eskainiko du Angel Olaranek, bertan.
Horrekin, bidea egingo dio­te, astebururako prestatu du­ten programari. Zumba solidarioa izango da larunbatean, goizeko 11:00etan, Atse­gin­degin. Arritxu Iparragirrek eta Aizpea Arroyok gidatuko dute saioa, eta izena eman beharko da: 16 urtetik beherakoek doan, eta helduagoek 5 euro. Miguel Lujanbio, Iruretagoiena edo osteguneko ferian izango da apuntatzeko aukera.
Eta toki horietan berdinetan, erosi daitezke igandeko elkartasun bazkarirako txartelak ere. Txantxangorri el­kar­tean izango da, 14:00etan.
Hori baino lehen, goizeko 09:00etan, meza eskainiko du Angel Olaranek berak, Agusti­netako elizan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!