Bakailu pintxo goxoenetan goxoena, Tripontzi tabernak prestatu du Hernanin, aurreko bi aste hauetan. Hala erabaki dute herritarrek, eta pintxo lehiaketako irabazlea izan da Tripontzi, Rufino eta Deportibo tabernen aurretik.
Beste lehiaketa bat ere izan zen atzo, Bakailu Festan. Pil-pil eran prestatu zuten bakailua, 23 bikote partehartzaileek, eta denetan goxoena, Joseba Nuñez eta Julian Oterok egin zuten. Bigarren saria, berriz, Mikel Zurutuza eta Maider Garmendiak lortu zuten, eta hirugarrena, Jose Manuel Irigoien eta Tomas Nuñezek.
Horrekin, bukaera eman zioten atzo, Hernaniko Bakailu Asteari. Lehiaketak ikusmina sortu zuen herritarren artean, eta bitartean, sagardoa eta pintxoak ere izan zituzten.