Berriro martxan, memoria eta estimulazioa lantzeko tailerrak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 23a, 02:00

Aurten ere jarri dituzte mar­txan, Hernaniko Udaleko zerbitzu sozialek, adinekoei zu­zendutako bi tailer: memoria eta estimulazioa lantzeko tailerrak, hain zuzen ere. Psiko­logoak bideratzen du talde bakoitza, eta astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan ematen dira saioak.

Interesatuek, bi aukera
Interesa duten guztiak, ha­rremanetan jarri daitezke zerbitzu sozialetan, 943 55 78 54 telefonora deituta, edota jubilatuen etxeko juntakideekin.

Memoria lantzeko, lanak saioetan eta etxean
Memoria lantzeko taldean, helburuak izango dira oroimena ezagutzea, bere funtzionamendua hobetzea, oroimena errazteko amarru batzuk ikastea, eta galera eta gaixotasunak prebenitzea.
Horretarako, ariketa erraz eta atseginak egingo dituzte, baina ez bakarrik tailerrean; saioen artean ere praktikatuko dute, eta eguneroko bizi­tzan erabilgarriak eta beharrezkoak diren oroitzapenak sendotzeko amarruak ikasi.

Estimulazio tailerra, depresio eta antsietate arazoak lantzeko
Estimulazio tailerrean, berriz, landuko dituzte depresio eta antsietate sintomak edota ara­zoak. Antolatuko dituzte zenbait aktibitate eta solasaldi, bakardadeari, tristurari eta urduritasunari aurre egiteko.

Asmoa da, besteekin harre­manetan jartzea, denbora eta esperientziak konpartitzea, ai­sialdiaz elkarrekin gozatzea...
Taldeko kideek aukeratuta­ko ekintza atseginak eta erra­zak ere egingo dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!