Festa eguna gaurkoa ere, ereñotzuarrek

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 23a, 02:00

Arratsalde polita izango dute gaurkoa, ereñotzuarrek. Udazken Kulturalaren barru­an, Auzoko Festa ospatuko du­te beste urte batez, Ereño­tzu­ko frontoian; 17:00etan ha­si, eta iluntzera arte.
Batetik, jan-edanerako tar­tea izango dute bertan: ber­tako sagardoak dastatu, eta gaztain erreak jateko aukera izango dute.
Bestetik, produktuen azoka ere jarriko dute, nahi duten auzotarrek.

Patata tortilla lehiaketa, arratsaldean zehar
Eta azkenik, auzotarren arte­ko patata tortilla lehiaketa egin­go dute. Nahikoa da tor­ti­lla era­matea, arratsal­de­an ze­har. Bertako produktuen sas­ki­txo bat eman­go diote onenari!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!