Bigarren eskuko liburuak, diskak eta biniloak izango dira aukeran, gaur, Plaza Berrin. Azoka solidarioa jarriko du Kaleko elkartasun eta kultur elkarteak, goizeko 10:00etatik 14:00etara, «esklusio ekonomikoa bizi duten pertsonei laguntzeko, ingurumena eta kulturaren bidez».
Horrela, azpimarratu nahi dute berrerabiltzearen garrantzia, «hondakinen kudeaketan murrizketa eta berrerabilpena oinarrizko pausoak baitira».
Horregatik, herritar guztiak animatu dituzte, erabiltzen ez dituzten liburu, diska eta biniloak azokara eramatera, bertan eskuratzeko interesatzen zaizkien beste batzuk.
Eguraldi txarra egiten badu, udaletxeko arkupeetan jarriko dute azoka.