Ez diote bukaera ixila emango hernaniarrek, Bakailu Astearen bosgarren edizioari. Modurik onenean agurtuko dute, Bakailu Festa ospatuta, Atsegindegin. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:30etara, bakailua pil-pil eran lehiaketa izango da, sagardoa eta pintxoak ere eskainiko dituzte, eta bukatzeko, Bakailu Asteko sariak banatuko dituzte: gaurko lehiaketarena, eta tabernen arteko pintxo lehiaketarena.
Bisita gidatua doan, hirigune historikoan
Besterik ere izango da gaur: bisita gidatua egingo dute hirigune historikoan barrena, goizeko 11:00etan hasita. Doan izango da, euskeraz, eta ez da aurrez apuntatu behar. Azaldu ordu horretan, Biteri aurreko turismo puntura.