Urtero bezala, postua jarriko du San Joan Konpartsak Donostiako Santo Tomasetan. Hain zuzen, taloak salduko dituzte Gipuzkoako Plazan (Legazpi kalerantz) egun osoan zehar. Aukera zabala izango dute, talotan: txistorrarena, gaztarena, hirugiarrarena, edo glutenik gabeko txokolatearena.