Euskal Herriaren etorkizun politikoari buruzko herri galdeketa egin nahi du BagaGiltza herri plataformak udaberrian, Astigarrgan eta Hernanin, eta azaroaren 12an abiatuko dute horretarako prozesu parte-hartzailea. Hasteko, sinadura bilketa jarriko dute martxan, eta hain zuzen, babesa erakusteko argazki erraldoia atera zuten Hernanin larunbatean, «Nik sinatuko dut» lelopean. Era berean, larunban honetan bilera deitu dute, 10:00etatik 12:30etara Hernaniko Biteri kultur etxean, Udaberri Festa, sinadura bilketa eta kontsultaren data zehatzari buruz hitz egiteko.