Beste bi txapela, jokoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 22a, 02:00

Txapela jantzita bueltatu da Iker Salaberria Errioxako Gobernuko Txa­pel­ketatik, Pedro Ruiz errioxarra bikote zuela, Anso eta Ceceagari 22 eta 12 irabazita. Gaur, berriz, gazteen mailan, Nafarroako Txa­pelketako fi­na­la jokatuko du Labriten, 11:00etan ha­sita, Jon Ma­riez­kurrena iruñearraren kontra. Kadeteetan, Antton Ape­zetxea ere lehia berean ariko da,  Obe­renaren kontra.
Bestalde, asteburuan beste bi garaipen lortu zituzten Umore Onako pilotariek: alebinetan, 18 eta 12 irabazi zuten Beñat Apezetxea eta Oihan Etxeberriak, Paz de Zigandakoen kontra, eta kadeteetan, 18 eta 7 Aitor Aizkorbek eta Antton Apezetxeak, hernaniarren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!