Langileek greba mugagabea hasiko dute asteartean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 22a, 02:00

Astigarraga Autoko langileek greba mugagabea hasiko dute berriz ere; hala jakinarazi du CCOOk, Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Ber­tan diote EREa aurkeztu duela berriz enpresak, produkzio arazoak medio: «plantilla osorako EREa aurkeztu dute, kontzesionario zein tailerreko langileei eragingo diena». 
ERE berri honi erantzuna emateko asmoz, eta kontsulten garaiarekin kointziditu arazita, langileek iragarri dute greba mugagabea hasiko dutela asteartetik aurrera.
CCOOk Astigarraga Auto­ren «atake» berria denuntziatu nahi izan du: «epe motzera begiratzen dute, irabaziak lortzea dute helburu, lanpostuak mantentzeko alternatibak bilatu beharrean».

Bilakaera, irailetik
Irailaren 20an aurreneko aldiz greba egitea erabaki zuten enpresako 27 langileek, enpresak desagertze EREa aurkeztea erabaki zuelako, plantilla osoan eragina izango zuena. Bi asteko mobilizazio eta negoziaketen ostean, EREa erretiratzea era­­­baki zuen enpresak. Orduan ELAk Kronikari azaldu zionez, epe motzerako kontua izango zela aurreikusten zuten: «uste dugu en­pre­saren asmoak ez direla al­datu, eta juridikoki hobeto pres­tatu nahi dituztela kalera­tzeak. Are gehiago, beraiek onar­tzen du­te­naren arabera, lan egiten dugun pabiloien salmenta dagoeneko egina dago». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!