Petritegi sagardotegiak ate irekiak antolatu ditu aurten ere. Bertako sagastietan sagarra bildu, sagardo sagar desberdinak dastatu, muztioa egin eta lortutako sagar uzta probatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek. Azaldu dutenez, haur eta familientzako ekintza aproposa da. Aurten gainera, XV. mendeko dolarea martxan ikusteko aukera izango da: bertan egingo dute sagardoa. Aitor eta Jon Mendiluze aita-semeak bertsotan ikusteko aukera ere, izango da. Urriaren 30ean izango da guztia: ate irekiak 11:00-13:30; haurrentzako tailerrak 15:30-17:00; eta haurrentzat karaokea 17:00-19:00. Informazio gehiago: 943 45 71 88, www.petritegi.com/es, edo reservas@petritegi.com.