Betiko palak, irudiez apainduta

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 22a, 02:00

Betiko palei, itxura berezia eta ederra eman nahi izan die Amaia Fernandezek. Beste edozein pala bezala, joka-tzeko eginda eta testatuta daude, baina itxuraz, erakargarriagoak dira: irudiez apainduta daude. Horrela, diseinua eta kirola elkartu ditu Amaiak, ApuntaPala markako paletan, prozesu sor-tzaile baten bitartez.
Palak Hernaniko Pelotadendan daude salgai, eta laster, baita www.pelotadenda.com online dendan ere. Hastapenerako helduentzako pala zulodunaz gain, alebin eta infantilenak ere erosteko aukera izango du interesa duenak.
«Animatu begirada bat botatzera!», dio egileak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!