TXANTXILLAKO jaiek leku propioa dute dagoeneko, hernaniarren egutegian. Lau urte dira auzo elkartea festak antolatzen hasi zela, eta gaur dute urteko zitarik garrantzitsuena. Dianarekin hasiko dute festa eguna. Krossak markatuko du goiza; txikienak aterako dira lehendabizi, eta nagusiak ondoren; bi kasuetan, hasi aurretik izena emateko aukera izango da. Ume jolasak eta sagardoak emango die bidea, eguerdiko txupinazo eta omenaldiari. Txantxillako garai bateko futbol zelaia ekarri nahi izan dute aurten gogora; bertan lan asko egindakoa den Joxan Arabiotorre izango da omendua. Bazkaria, toka txapelketa, ipuin kontaketa eta txokolatada izango dira arratsaldean. Eta baita arima txikien kalejira ere. Dultzaineroek lagunduta, kalejira egingo dute: aurpegiak margotu, maskuriak hartu eta goxokiekin jendearen urte osoko penak eta lotsak kentzea izango dute helburu. Erromeriak emango dio errematea, egun haundiari.
10:00, Diana, Hernani Musika Eskolako txistulariekin.
10:15, Haurren krossa.
10:30, Txantxilla-Santa Barbara-Txantxilla IV. Krossa.
11:00, Haurrentzako jolasak.
12:00, Sagardo dastaketa (Alberro, Rufino, Otsua-Enea, Eula, Bereziartua, Barkaiztegi, Lizeaga, Elutxeta, Oialume-Zar, Gurutzeta eta Altzueta) eta pintxoak.
12:30, Txupinazoa eta Joxan Arabiotorreri omenaldia (suziri berezia jaurtiko da). Ondoren, bertsolariak: Andoni Mujika eta Beñat Mujika.
14:30, Bazkaria: paella jatea.
17:00, Toka txapelketa berezia: Çhaurrena lehenik eta helduena gero.
17:00, Apaxi ipuin kontalaria.
18:00, Txokolatada, Txantxilla kafetegiak egina.
19:00, Arimen kalejira, Hernaniko Çdultzaina taldekoekin.
20:00, Erromeria, Gozo-gozo musika taldearekin.
23:45, Jaien bukaera.