Ibon Casas elkartearen aldeko kontzertuan, Aiztondo abesbatza

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 22a, 02:00

Ibon Casas elkartearen aldeko kontzertua antolatu dute abenduaren 5ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Apaga la luz y a cantar izena izango du ikuskizunak, eta musikari ugari izango dira bertan; tartean, Astigarragako Aiztondo abesbatza. Bertan izango dira, baita ere, Hernaniko Kantuz Abesbatza, Orioko Salatxo abesbatza eta Hernaniko Musika Banda. Sarrerak eskuragarri daude www.victoriaeugenia.eus web orrian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!