Argazki erraldoia ateratzeko deia gaur, erabakitze eskubideren alde

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 22a, 02:00

Astigarraga eta Hernaniko Bagagiltza herri plataformak jarri du fetxa: azaroaren 12an ekingo dio herri galdeketa egiteko prozesu partehartzaileari. Gure Esku Dagok hasitako dinamikaren bultzada jarraitu nahi du Bagagiltzak, eta ezinbestekotzat dute euskal herritarren erabakitzeko eskubidea gauzatzea.

Argazkirako zita eguerdiko 13:15etan jarri dute, Hernaniko Apeaderoko eskaileretan.

Argazki erraldoia, gaur
Prozesu horri aurre hartu, eta giroa berotzen joateko asmoz, gaur aterako den argazki erraldoian parte hartzeko deia egin diete astigartarrei. Erabakitze eskubidearen aldeko argazkia, eguerdiko 13:15etan aterako dute, Hernaniko Apeaderoko eskaileretan.

 

Urteberriko loteria salgai, Gure Esku Dagok

Euskal Herri osoan salgai jarri du­­te, Gure Esku Dagok anto­la­tu­ta­ko Urteberriko Saria. Helburua da, dinamika aurrera eramateko finantziazioa lortzea eta  nazio izaera duen loteria indartsua martxan jartzea. Txartelak 5 euroan daude salgai, eta sariak izango dira, 30.000 euroko bat eta 1.000 euroko 10 sari. Zozketa notario aurrean egingo da, urtarrilaren 16an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!