Eskubaloi taldeak festa berezia antolatu du gaur, 12:30etatik aurrera, Atsegindegin.
Aurrena, kadete eta infantil mailetako taldeak aurkeztuko dituzte, eta segidan, luntxa jarriko dute. Geroago, lagunarteko bazkaria egingo da.
Jolasak, bingoa eta zozketak
Festak jarraitu egingo du arratsaldean. Jolasak eta bingoa izango dira, eta zozketa bereziak: hainbat herrialdetatik bidalitako kamisetak, Karabatic edo Albert Rocas baloia eta zapatilak...