Asteburuan jokatu zuen Garikoitz Arizmendi, kadete mailako pelotari hernaniarrak Errioxako Gobernu Txapelketako finala, Logroñoko Adarra pelotalekuan. Amurrioko Kerman Alava izan zuen lagun, Garcia eta Elizegi bikotearen kontra. Ondo hasi baziren ere, ezin izan zuten garaipena lortu.
Ezin eutsi, ondo hasitakoari
Partidua ondo hasi zuen hernaniarrak, Alavarekin batean. 5 eta 0 eta 10 eta 7 aurretik ibili ziren hasierako minutuetan.
Baina Arizmendi atzelariari pelota bat sartu zitzaion eskuan, eta hortik aurrera ezin izan zuen maila berean jokatzen jarraitu. Aurrelaria laguntzen saiatu bazen ere, partidutik kanpo geratu zen, eta aurkariek, joko ona lagun, garaipena lortu zuten, 22-12.