Hiru partidu jokatu zituzten palista hernaniarrek atzo, eta beste hiru jokatuko dituzte asteburuan; horien artean, gomazko paletako finala jokatuko dute Ariane Arrietak eta Amaia Araiztegik, nagusien aurreneko mailan. Ligako partidu guztiak irabazita iritsi dira finalera, eta bihar, 10:00etan hasita bigarren partiduan, txapela etxera ekartzen saiatuko dira Su Berriko bikotearen kontra, Donostiako Atano III frontoian.
Beste bi partiduak Anoetan eta Deban izango dira hurrenez hurren; 11:00etan neska jubenilena, Su Berriren kontra, eta 18:00etan mutil seniorrena Euskal Jolasen kontra.
Munduko Koparako prestatzen, Huizi eta Irazustabarrena
Bestalde, Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi Valentzian dira 4garrenez, Selekzioak deituta, Txilen jokatuko den Munduko Koparako entrenatzen, 30 metroko frotnoian arjentinar paletarekin. Bertan jakingo da Txilera joango diren ala ez.