Atletak, ekiteko prest

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 22a, 02:00

Ostegunean bildu ziren CD Hernaniko Atletismo Taldea osa­tzen duten atletak, denbo­ral­diari hasiera emateko. Nabarmendu zuten aurten 230 atletatik gora direla taldean.
Benjaminetatik hasi, eta ale­bin, infantil, kadete, jub­e­nil, junior, promesa, senior, eta beterano mailetan har­tzen dute parte, eta baita emakume taldean ere.

Amaia Andres, harrera egiten
Taldeko argazkia atera bezain laster, 2015-2016 denboraldiko rankinaren berri eman zuten arduradunek (rankina ikus­gai: www.kronika.eus), eta marka onenak egindako atletei ha­rre­ra egin zieten Esti Aldei­tu­rria­ga eta Garazi Etxa­rri zine­go­tzi­ek, eta Amaia Andres Bera­koetxea, Gipuz­koako Atletismo Federazioko lehendakari eta atleta olin­pikoak.

Esnaola, mundialean
Bestalde, denboraldiko proben berri eman zuten, eta na­bar­mendu zuten Eva Esnaolak ultrafondoko mundu proban hartuko duela parte, azaroan.

 

Klasika eta Katxalin proba

Atleta hernaniarrak, txukun

Pasa den asteburuan zita bikoitza izan zuten atleta hernaniarrek Donostian. Batetik, Donostiako Klasika; hernaniarrik ez zen falta! Bestetik, bularreko minbiziaren kontrako Katxalin proba. Bertan, Iñigo Beldarrainek hirugarren egin zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!