Primerako ogia kanpainaren barruan, hainbat ekintza jarri ditu martxan Agipanek, Gipuzkoako okindegien elkarteak; tartean dira, Hernaniko lau okindegi ere: Labe Txiki, Antziola eta Sulaberen biak.
Kanpainaren helburua da, «bertan landutako eta kalitatezko ogia» sustatzea, eta horretarako, bezeroen konfiantza eta leialtasuna sarituko dituzte, «okindegi tradizionalen biziraupenaren oinarri baitira». Hortaz, kanpaina honetan parte hartzen duten guztien artean, 900 katilu eta 144 ogi sorta zozketatuko dituzte.
Nahi dutena da, bezeroak ohartzea egunero kontsumitzen duten ogiaren kalitateaz.
Urriaren 30era arte aukera, kanpainan parte hartzeko
Urriaren 16an abiatu zuten kanpaina; Ogiaren Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere. Eta hilaren 30era arte izango da aukera, parte hartzeko.
«Horrelako kanpainak garrantzitsuak dira, kalitatezko ogiaren kontsumoa eta bertako ekoizpena bultzatzeko lagungarriak direlako», nabarmendu du Francisco Sotomayorrek, Agipaneko presidenteak.