Urumea Harana Pastoral Barrutiaren parte dira Hernani, Astigarraga eta Urnietako parrokiak, eta bi parroko berri izango ditu. Hain zuzen, bihar egingo da bi parrokoen aurkezpena, 10:30etan Astigarragan eta 12:00etan Hernaniko San Joan Bataiatzailea parroki elizan. Bestalde, datorren astean hasiko da Formazio Astea, Liturgiari buruzko gaiak lantzeko. Hilero egun batean jarriko dute zita, Donibane Gunean (Tilosetan); aurrenekoa, datorren asteazkenean, hilak 26, iluntzeko 20:00etan hasita.