Boluntarioen lana errekonozitu eta eskertzeko, haiei zuzendutako festa antolatu du Amher elkarteak, gaur goizean: Boluntarioen Eguna ospatuko dute, 10:30etan hasi eta 13:00ak arte, Biterin.
Ekitaldia aurkeztu ondoren, Amherrek 2016an egin dituen jardueren berri emango dute, eta hitzaldia ere eskainiko du Karlos Ordoñezek, boluntariotza eta inmigrazioari buruz. Gero, boluntarioei eurei emango diete hitza, eta azkenik, Klownklusioak aterako ditu Xabier Zupiriak. Luntx batekin bukatuko dute goiza.
Amherrek gonbitea luzatu die elkarteko boluntario guztiei, eta elkarteari laguntzeko interesa daukatenei.
10:30, Aurkezpena.
10:35-11:00, Ekitaldiaren aurkezpena eta helburuak.
11:00-11:20, Amherren 2016ko jardueren informazioa.
11:20-11:45, Karlos Ordoñezen hitzaldia, inmigrazioa eta boluntariotzari buruz.
11:45-12:15, Boluntarioei hitza.
12:15-12:35, Klownklusioak, Xabier Zupiriaren eskutik.
12:35-13:00, Bukaera ekitaldia.
13:00, Luntxa.