Kantuz eta Ekintzak ahotsa, mundu osoko abestiei

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 22a, 02:00

Euskerazko abestiak, afri­ka­rrak, ingelesak, italiarrak... Mota guztietakoak eta mundu osokoak izango dira, gaur Milagrosan entzungo diren kantuak. Barietate haundiko kontzertua eskainiko dute Her­naniko Kan­tuz abesbatzak eta Donostiako Ekintzak, ilun­tzeko 20:00etan hasita.
Guztira, 17 abesti izango dira; eta horietako bi, elka­rre­kin kantatuko dituzte bi abes­batzek: Tourdion, Pierre Atta­ig­nantena; eta Goi­zian argi has­tian, Les Bordesena.

Kantuzek, sei abesti
Horietaz aparte, Kantuzek sei abesti eskainiko dizkie en­tzuleei, Igor Arroyoren zuzen­daritzapean: Hymn a la nuit, Bihotz bat, Esta tierra, Nahi zuya yin, Signore delle Cime eta The lion sleeps tonight.
Ekintzak, bere aldetik, be­deratzi abesti kantatuko ditu, Marina Lertxundik zuzenduta: Ipharadisi, Teresica Hermana, Ume eder bat, Lascia ch’io pianga, A ti, Ilunabarra, I’m gonna sing, Maite eta The Lord bless you.
Berez, apirilaren 30ean zen egiteko kontzertua, baina bertan behera geratu zen, eta gaur egingo dute. Herritar guztiak gonbidatu ditu Kan­tu­zek, «bertaratu eta une atse­gin bat pasatzera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!