Urumea Harana Pastoral Barrutiak batzen ditu Astigarraga, Hernani eta Urnietako parrokiak. Jakinarazi dutenez, bihar bi parroko lagunen aurkezpena egingo dute Astigarragan eta Hernanin. Astigarragako aurkezpena 10:30etan izango da; Hernanikoa 12:00etan.