Kantuz eta Ekintza, Milagrosan kantari

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 21a, 02:00

Milagrosa hartuko du erdigune Kantuz abesbatzak, beste behin, herritarren belarriak goxatzeko. Eta oraingoan ere, ez da bakarrik egongo, kantu­an. Donostiako Ekintza abes­batza ere egongo da bertan, bihar iluntzeko 20:00etatik aurrera, 17 abestiko kontzertua eskaintzeko.  
 

Bi kanta, elkarrekin
Horietako bi, elkarrekin kan­­tatuko dituzte bi abesba­tzek: Tourdion eta Goizian argi hastian. Eta horiez gain, abesba­tza bakoitzak kantatuko ditu bereak: Kantuzek sei, Igor Arroyoren zuzendaritzapean; eta Ekintzak bederatzi, Ma­ri­na Lertxundik zuzenduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!