Beste harri bat, Emakumeen Etxea eraikitzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urriaren 21a

Saio irekia egin zuten astelehenean, Biterin, Emakumeen Etxeari buruzko partehartze prozesuaren barruan. Makina bat herritar gerturatu ziren, eta guztien artean, beste harri bat jarri zuten, Emakumeen Etxea eraikitzeko: nolakoa izan behar da etxe hori? Hurrengo saioa, datorren asteazkenean egingo dute, Biterin bertan, arratsaldeko 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!