Boluntarioen Eguna, bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 21a, 02:00

Boluntarioen Eguna ospatu­ko du Amher elkarteak, bi­har goizean. Helburua da, boluntarioek egiten duten lana erre­konozitu eta eskertzea, elkartearen jarduerez informatzea, boluntariotza bultzatzea, eta beraien iritziak eta proposamenak entzutea.
Goizeko 10:30etan hasiko dute ekitaldia, eta eguerdiko 13:00etan bukatuko dute, lun­txarekin. Bertara gonbidatu dituzte Amherreko boluntario guztiak, eta elkarteari lagun­tzeko interesa dutenak.

BIHAR, Biterin
10:30, Aurkezpena.
10:35-11:00, Ekitaldiaren aurkezpena eta helburuak.
11:00-11:20, Amherren 2016ko jardueren informazioa.
11:20-11:45, Karlos Ordoñezen hitzaldia, inmigrazioa eta boluntariotzari buruz.
11:45-12:15, Boluntarioei hitza.
12:15-12:35, Klownklusioak, Xabier Zupiriaren eskutik.
12:35-13:00, Bukaera ekitaldia.
13:00, Luntxa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!