Erabakitzeko eskubidearen alde, argazki erraldoia bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 21a, 02:00

Hernaniar eta astigartar guz­tiak deitu ditu BagaGiltza he­rri plataformak, bihar eguerdian: erabakitzeko eskubidearen alde, argazki erraldoia aterako dute. 13:15etan izango da, Hernaniko apeaderoko es­kaileretan: «zatoz, ekimenaren irudia izan­go den argazki erraldoi baten parte izatera!», animatu dituzte.
Datorren urteko martxoan egin nahi dute galdeketa, eta horri begira, beste bi zita ere jarri ditu BagaGiltzak. Urria­ren 29an, beste batzar bat egin­­go dute, lanean jarraitu, hu­rrengo pausuak markatu, eta erabakiak hartzeko. Eta azaroaren 12an, Udaberri Festa ospatuko dute Hernanin; udazkenean izanda ere, izen berdinarekin egingo dute.

«Zatoz, ekimenaren irudia izango den argazki erraldoi baten parte izatera!», luzatu dute deia.

Urteberriko Sarirako boletoak, salgai
Gure Esku Dagok, bere aldetik, Urteberriko Saria zozketa abia­tu du, eta parte hartzeko boletoak, salgai daude 5 euroan, Hernaniko hainbat denda eta tabernatan.
Sari potoloena, 30.000 eu­ro­koa izango da; eta beste 10 sari ere zozketatuko dituzte, bakoitza 1.000 eurokoa. Zoz­ke­ta urtarrilaren 16an egingo dute, eta otsailaren 18an ba­na­tuko dituzte sariak, Bea­sain­go Igartza jauregian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!