Astigartarrek hitzordu berezia dute asteazkenean: odol estrakzioak egingo dituzte anbulatorioan, 18:30etatik 20:30etara.
Astigarragako Odol Emaileen elkarteak azpimarratu nahi izan du odol emaile gazteak erakartzeko duten beharra «emailearen adina zahartzen ari baita».
Era berean, gogoratu dute odola ematea ezinbestekoa dela beharra dutenen bizitza salbatzeko edo osasuna berreskuratzeko. Bide batez, Astigarragako Odol Emaileen elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie orain arte borondatez parte hartu duten guztiei.