Arima bihurri baten irudia igo, eta festa lehertuko da gaur, iluntzeko 20:00etan, Txantxillako plazan. Eta pintxopotearekin gozatuko dituzte, jaien aurreneko momentuak. Aurretik, puzgarriak ere izango dira, haurrentzat.
Eta bihar izango da egun haundia, krossarekin (izenematea, www.herrikrosa.eus), sagardo dastaketarekin eta omenaldiarekin: Txantxillako futbol zelaia izango dute gogoan, eta bertan urte luzez lanean aritu zen herritar bat omenduko dute auzotarrek, Joxan Arabiotorre.
Bihar iluntzean egingo dute kalejira, arima bihurriek.
GAUR, ostirala
18:00-19:30, Puzgarriak, Txantxillako plazan.
20:00, Jaien hasiera: Arima bihurrien igoera, Eonian elektrotxarangak lagunduta. Pintxopotea, Jai Batzordearen barran eta Txantxilla kafetegian.
BIHAR, larunbata
10:00, Diana, Hernani Musika Eskolako txistulariekin.
10:15, Haurren krossa.
10:30, Txantxilla-Santa Barbara-Txantxilla IV. Krossa.
11:00, Haurrentzako jolasak.
12:00, Sagardo dastaketa (Alberro, Rufino, Otsua-Enea, Eula, Bereziartua, Barkaiztegi, Lizeaga, Elutxeta, Oialume-Zar, Gurutzeta eta Altzueta) eta pintxoak.
12:30, Txupinazoa eta Joxan Arabiotorreri omenaldia (suziri berezia jaurtiko da). Ondoren, bertsolariak: Andoni Mujika eta Beñat Mujika.
14:30, Bazkaria: paella jatea.
17:00, Toka txapelketa berezia: haurrena lehenik eta helduena gero.
17:00, Apaxi ipuin kontalaria.
18:00, Txokolatada, Txantxilla kafetegiak egina.
19:00, Arimen kalejira, Hernaniko dultzaina taldekoekin.
20:00, Erromeria, Gozo-gozo musika taldearekin.
23:45, Jaien bukaera.