Antzerki saioa izango da gaur Biterin, udazkeneko programazioaren barruan. Su izan nahi antzezlana eskainiko du Metrokoadroka konpainiak, 20:00etatik aurrera, euskeraz.
Hotzez dauden bost lagun izango dira protagonista, eta berotasun bila, hildakoak, senideak eta maskotak oroituko dituzte; beraien bizitzetan erabakigarriak izan diren horiek. Emanaldian nahastuko dituzte umorea, poesia bisuala, performancea eta diziplina artistiko ezberdinak. Eta hain justu, hau izango da Nahastekak atal berriaren aurreneko saioa. Saioa ikusteko sarrerak, Biterin egongo dira salgai, 7 euroan.