Peio Villalbaren lanak Biterin, errefuxiatuei laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 20a, 02:00

Hiru eskultura eta hamalau pintura, Siriako errefuxiatuei laguntzeko. Desiria erakusketa jarri du Peio Villalba artista her­naniarrak Biterin, eta urri­a­ren 27ra arte dago ikusgai, astelehenetik osti­ralera, arra­tsal­deko 18:00etatik 20:00etara.
Lanetan isladatu du Villal­bak, errefuxiatuek bizi duten drama, arriskua, bakardadea, beldurra, tristura eta heriotza, intentsitate haundiarekin.

Lanekin bildutako dirua, #PortabebésparaSiria erakundearentzat
Ikusgai bakarrik ez, salgai ere egongo dira lanak, eta bildutako dirua, #Portabebéspa­ra­Siria erakundearentzat izango da. Donostian sortu zen, Siria­ra ume-eramaileak bidaltzeko helburuarekin, eta 3.000 ume-eramaile bildu zituzten, Esta­tuko 120 puntutan; tartean, Hernaniko Kuluska dendan.
Orain, beste hainbat ekin­tzatan ari da lanean erakundea, Siriako gerraren biktimei laguntzeko asmoz; besteak beste, Atenaseko Hotel City Plazaren proiektuan lagun­tzen, edota erakundeko boluntarioek, Grezian egon diren epean, bertan ezagutu dituzten familiei babesa ematen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!