Bereziartua txapeldun, 22garrenean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 20a, 02:00

Aurreko larunbatean ospatu zuen Xalaparta elkarteak, XXII. Sagardo Lehiaketa, eta Bereziartua sagardotegia izan zen txapeldun, Akarregi eta Artolaren aurretik. 97 mahaikide elkartu ziren, eta hamar sagardogilek hartu zuten parte lehiaketan. Giro ederrean egin zuten afaria, Iker Osa eta Zelaiaren bertsoek lagunduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!