Urriaren 15ean ospatu zuen bere 46garren urteurrena, Hernaniko Alkoholiko Anonimoen Santa Barbara taldeak. Izan ere, 1968ko egun berean sortu zen, aurretik elkartzen ziren arren, etxe batean aurrena eta Plazako lokal batean gero.
Gaur egun, Sandiusterriko bajuan daukate lokala, eta bertan, astero izaten dituzte terapiak, bilerak eta saio informatiboak.
Sandiusterriko bajuan daukate lokala, eta telefono bat ere badaukate, herritarren eskura: 943 33 11 03. Herritar guztiei zabalik dago.
Astelehen eta ostiraletan egiten dituzte terapia bilera itxiak, 19.30etatik aurrera. Ostegunetan, berriz, informatu egiten diete interesa duten guztiei, alkoholismotik errekuperatzeko programari buruz.
Gainera, senide eta lagunak ere elkartzen dira bertan, asteazkenetan 18:30etan.
Interesa duten guztiek, Sandiusterriko lokalera jo dezakete, eta telefono bat ere badaukate, herritarren zerbitzura: 943 33 11 03, eta 566 luzapena.
«Esperientziak partekatzen ditugu, eta anonimotasuna gordetzen dugu guztiz»
Saio horietan, «esperientzia pertsolak konpartitu» egiten dituzte, «eta anonimotasuna gordetzen dugu guztiz, hori baita errekuperazioaren oinarria. Aurrenekoz etortzen denari, transmititzen diogu diferentzia, alkoholarengatik gobernatu ezin dugun bizitza baten eta zoriontsua eta konstruktiboa den beste bizitza baten artean, behin alkoholismoa atzean utzita», diote.
Proba egiteko gonbitea
Konbentzituta egon edo ez, guztiak gonbidatzen dituzte proba egitera, eta edan gabe mantentzera, alkoholiko anonimoen programaren bitartez: «beraiek erabakiko dute nahi duten edo ez, guk ez dugu insistituko, baina atea zabalik edukiko dute beti. Alkoholarekin arazoak dituztela uste duten guztiei, gomendatzen diegu gurekin harremanetan jartzea». Izan ere, diote alkoholismoa ez dela bizio bat, gaixotasun bat baizik, baina sendatu daitekeena: «benetako borondatea behar da horretarako».