'Su izan nahi' antzerki saioa eskainiko du bihar, Metrokoadroa konpainiak, 20:00etan Biterin. Sarrerak 7 euroan egongo dira salgai, baina irakurleen artean, hiru sarrera bikoitz zozketatuko ditu Kronikak. Parte hartzeko, bi aukera izango dira: albiste honetan iruzkin bat egitea; edo biharko Kronikan argitaratuko den fitxa bete eta Kronikaren bulegoan (Larramendi 11, behea) entregatzea. Bihar eguerdiko 14:00ak arte egongo da aukera. Momentu horretan egingo da zozketa, eta berehala jakinaraziko zaie irabazleei.