Albaolara bisita gaur, eta ‘Rockalean’ kale animazioa ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 02:00

Azkeneko egunetan sartu da Hernaniko Bakailu Astea, eta Albaola itsas kultura faktorian jarri dute zita, gaurkoan. Bisi­ta gidatua egingo dute, arra­tsaldeko 16:30etan hasita, eta ordu laurden lehenago egin dute zita, Trintxerpeko aparka­leku haundian. Bertatik, el­ka­rrekin joango dira Albao­lara, itsasontziz. Itzulera, berriz, 18:00ak aldera egingo dute.
Bisitaldia doan izango da, baina horretarako, izena eman behar da aurrez, Biteri aurreko turismo gunean, 943 33 70 28 edo gurutze-a@hernani.eus. 15 plaza daude bakarrik.

‘Rockalean’ eta uztartze afaria, ostiralean
Ostiralean, beste bi zita izango dira. 19:00etatik aurrera, Rocka­lean kale animazioa izan­go da. Eta 21:00etan, uztartze afaria egingo dute Iparragirre sagardotegian (27 euro). Apun­tatze­ko: 943 55 03 28 edo 943 33 73 70.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!