Hitzaldia bihar, larunbateko boluntarioen festari bidea egiteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 02:00

Larunbat honetan ospatuko du Amher elkarteak, Bolunta­rioen Eguna; irailetik atzeratu egin zena, hain justu. Biterin izango da, goizeko 10:30etan hasi, eta eguerdiko 13:00etan bukatuta, luntx batekin.
Horrela, ekitaldia aurkeztu ondoren, Amherren 2016ko jardueren berri emango dute; inmigrazioaz eta boluntario­tzaz hitzaldia emango du Kar­los Ordoñezek, boluntarioei eman­go diete hitza; eta buka­tzeko, klown­klusioak eskainiko ditu Xabier Zupiriak, lun­txaren aurretik.
Amherreko boluntario guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira, eta baita elkartearekin kolaboratzeko interesa daukaten guztiak ere.
Atzerritarrei Buruzko Legeaz, hitzaldia gaur Biterin
Hori baino lehen, ordea, beste zita bat ere jarri du Amherrek, bihar bertan. Hitzaldi informatiboa eskainiko dute Bite­rin, 19:00etatik aurrera, Atze­rritarrei Buruzko Legearen inguruan: tramite ohikoenak, etxebizitza lortzeko jasaten duten diskriminazioa...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!