Hirugarren ipuina, armeniarra, labean laster

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 02:00

Martxan jarraitzen du, Dobe­ra Euskara Elkartearen Ipuin Faktoriak, eta dagoeneko prest dauka bildumako hirugarren ipuina ere. Datorren astean ber­tan bi­daliko du inprentara.
Armeniako ipuin klasiko bat izango da oraingoan, eta bi hizkuntzatan egongo da ida­tzi­­ta, hirugarren hau ere: ja­to­rrizko hizkuntzan, arme­nie­raz; eta euskeraz.

Laguntzaile bezala parte hartzeko, azken egunak
Aurreko bietan bezala, hone­tan ere zabaldu du aukera Do­be­rak, ipuinean parte hartzeko, laguntzaile bezala. Nahi duten guztiek, orain dute azkeneko aukera, horretarako: datorren asteazkenera arte egin daiteke, urriaren 26ra arte.
Aportazioa 30 eurokoa da, eta horren truke, izena eta mezua jarri dezakete ipuina­ren aurreneko orrian, ipuina­ren ale bat jasoko dute, eta errenta aitorpenean dedukzio­ak izango dituzte.
Herritarrez gain, erakunde eta enpresek ere lagundu de­za­kete. 600 euroko aporta­zioa egin dezakete, eta tru­ke­an, be­re logoa ipuinaren kon­traza­le­an agertuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!