Aurreneko hezkuntza eskola, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 02:00

Lanean da berriro, Hernaniko Hezkuntza Plataforma, eta gaur bertan emango diote ha­siera, ikasturte berriari. Aurre­neko hezkuntza eskola egingo dute, udaletxeko areto nagusi­an, arratsaldeko 19:00etan.
Estreinako saio honetan, Konpetentzia digitala eta XXI. mendeko hezkuntza izango da aztergaia. Mugikorrak, orde­na­­gailuak, tabletak, sare sozia­lak, internet... izango dituzte hizpide, hain zuzen ere.

Maite Goñi irakaslea, konpetentzia digitalean aditua, bertan
Landuko dute, besteak beste, zein den seme-alabei mugi­ko­rra erosteko adin egokia, zein tresna komeni diren etxerako, sare sozialetan ibiltzeko mu­ga­rik jarri behar ote zaien...
Eta baita ere, irakaslegoa pres­tatuta ote dagoen, gailu digitalak erabiltzeko. Hain zu­zen ere, irakasle bat egongo da bertan, Maite Goñi, Ordiziako Jakintza ikas­tolakoa eta Mon­dragon Uni­bertsi­ta­tekoa. Hez­kuntza arloko kon­peten­tzia digitaletan aditua da Goñi, eta berak argituko ditu ber­ta­ra­tzen diren guztien zalantzak, eta kezkak.
Izan ere, kezkak ere ha­mai­ka izaten dira, internetez eta sare sozialetaz ari garela: nola babestu geure burua? Modurik badago, edo dena agerian gelditzen da? Ezus­te­ko­ren bat badugu, nola kon­pondu dezakegu?
Zalantza horiek guztiak argitzeko, saiora azaldu bes­te­rik ez dute, interesa dutenek. Denak animatu dituzte berta­ratzera, izan guraso, gazte, nerabe edo irakasle.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!