Garaipenaren bidera bueltan, Deustori irabazita

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 02:00

Bi berdinketa eta porrot baten ostean, garaipenaren bidera bueltan da Mundarro.  Asteburuan Deustoren kontra neurtu zituen indarrak Zu­bie­tan, eta 0-2 irabazi zuen talde moreak.
Partiduko aurreneko mi­nu­tuak ez ziren Munda­rro­ren onenak izan. Donostia­rrak oso serio hasi ziren, eta au­­kera batzuk izan ba­zi­tuz­ten ere, ez zuten golik sartu. Mundarrok berriz, izandako aurreneko aukera apro­be­txa­tu, eta 0-1ekoa jarri zuen mar­kagailuan. Polainak ate­zainaren akatsa aprobetxatu zuen, baloia urrutitik boleaz loratuta sartu zuen gola.
Bigarren zatian moreena izan zen jokoa. Lesioak eta al­daketak izan baziren ere, Igo­rrek hartu zuen aurreneko ba­loi­arekin, kontraeraso azkar batean sartu zuen moreen bi­garren gola. Zortzi puntu ditu Mundarrok, eta datorren as­tean Allerruren bisita jasoko dute Zarkumendegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!