Astigarragak irisgarritasun plan berria izango du; hala jakinarazi du Udalak Kronikara bidalitako prentsa oharrean «plana udal gobernuaren ekimenari esker jarriko da martxan, eta helburu nagusia da Astigarragako eremu eta zerbitzuak guztientzat erabilgarri eta irisgarri izatea».
Bost hilabete inguruko proiektua
Oharrean azaldu dutenez, Projekta Urbes enpresak egin duen aurreikuspenaren arabera, bost hilabeteko iraupena izango du proiktuak: «Projekta Urbes enpresari eman zaio lanaren erredakzioa egiteko ardura. Enpresa honek Astigarragako Mapa Morea osatu du duela gutxi».
Aurreko plana, 2003koa
Azaldu dutenez, Udalak badu Irisgarritasun Plan bat, 2003koa dena: «geroztik gauzatu dira azpiegitura berriak, etxebizitza eremuak haunditu dira, eta industria guneak garatu egin dira... horregatik erabaki da azterketa berri baten beharra dagoela». Oztopo arkitektonikoez gain, irisgarritasun unibertsala landu nahi dutela azaldu dute: «Mugikortasunarekin dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, gure herriko eremuak eta guneak pertsona guztientzat izan daitezen erabilgarriak, erosoak eta irisgarriak». Azkenik, urriaren 5ean egitekoa zen kirol egokituaren ekintza azaroaren 2an egingo dela azaldu dute, Herri Eskolako patioan.