Badator Euskeraren Eguna, eta girotzeko asmoz, Astigarragan erronka berri bat jarri dute: azaroaren 26tik abenduaren 3ra, astebetez euskera hutsez bizitzeko esperientzia. Erronkaren helburua da Astigarragako euskaldunek esperientzia pertsonal bat bizitzea: «konturatzeko uste baino egoera gehiagotan erabili dezaketela euskera; era berean, helburua da baita ere Astigarragan euskeraren erabilera haunditzea. Izena urriaren 28a baino lehen eman behar da: astigarraganeuskaraz@gmail.com.