GAUR egungo gizartean erabat barneratuta daude teknologia berriak. Haur eta gaztetxoek ere geroz eta gehiago erabiltzen dituzte. Honek izan ditzakeen arriskuak aztertu, eta heziketarako aukerak lantzeko hitzaldia antolatu du gaur Herri Eskolako Guraso Elkarteak. Rafa Buitronek emango du, 18:30etan, ikastolako aretoan.