Mapa morea aurkeztuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 02:00

UDALEKO Berdintasun Kon­tsei­luak egitasmo berria jarri du martxan: Mapa mo­rea. Ordutebete inguruko aurkez­pe­na egingo dute gaur, 18:00­etan hasita, kultur etxean.
Mapa morearekin lortu na­hi dute, herria genero ikus­pegitik aztertzea. Prozesu partehartzailea egingo dute ho­rretarako, gaur bertan ha­siko dena. Prozesu honetan hi­ru gai landuko dituzte: aur­kezpena bera; hirigintza eta generoa; eta Mapa morea egiteko pausuak.
Mapa morea herritarrek egingo dute, herritarrentzat; hala azaldu dute Udaletik. La­na osatzeko lau ardatz hartu­ko dituzte kontuan: segurta­suna eta autonomia; mugi­kor­­tasuna eta irisgarrita­su­na; emakumeen presentzia erreal eta sinbolikoa espazio pu­­bli­koe­tan; eta zaintza, lan ugal­korra eta eguneroko biz­i­tzara­ko espazio eta eki­pa­men­­du publikoen sarea. Uda­letik herritarrak gonbi­da­­­tu di­­tuz­te aurkezpenera; haur­­tza­in­degi zerbitzua izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!