IKASTURTEA hasi dute Astigarragako AEKn, eta urtean zehar izaten diren hiru egitasmoren berri eman nahi diete herritarrei. Hiru aurkezpen antolatu dituzte gaur eta bihar, interesa duenak Mintzalagun, Gurasolagun eta Zilegi Eskolen berri izan dezan. Aurreneko bi egitasmoak euskera praktikatu nahi dutenei daude zuzenduta. Zilegi Eskolen kasuan, euskera praktikatzen da baita ere, baina ikastaroen bitartez; ikastaroa eman eta jaso nahi dutenek hartu dezakete parte.
Mintzalagun eta Zilegi Eskolen aurkezpenak bi egunetan egingo dituzte: gaur, 09:30etan AEKko lokal berrian (Ibai-Lur jatexetxe ondoan): eta bihar 18:30etan kultur etxeko bilera gelan. Gurasolagun egitasmoa berriz, izenak dioen bezala, gurasoei zuzendutakoa, gaur aurkeztuko dute, ikastolako aretoan, 16:30etan hasita.