Eskaera, «baimenik gabeko obra gelditzeko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 02:00

Urumea Berrin 80 etxebi­zitzako blokea hasi dira erai­ki­tzen, eta EH Bilduk Kroni­kara bidali duen prentsa oha­rrean dio­nez  «Udalaren obra baime­nik gabe» hasi dira lanak. Era be­rean, oharrean gogoratu du­te «obra baimena Tokiko Gobernu Batzor­de­ak eman behar» duela.

«Obra lanak geldiarazteko eskaera luzatu dugu»
Udal taldeak azaldu duenez, aurreko hastean hasi zituzten lanak, baimenik gabe: «ho­rregatik eta Uda­la­ren paralisia  kontuan izanda, EH Bilduk eskatu du obra-lanak gelditzeko. Onartezina da baimenik gabe obra haundi bat egitea».
Oharrean azaldu dutenez, horrelako kasuetan pro­­­­­­zesua ondorengoa izaten da: «eraikin be­rri bat egiteko obra To­kiko Go­bernu Batzordeak onartu behar du eta normalean, lehenago Hiri­gintza Batzor­detik pasa ohi da. Orain­goan, aldiz, ez da inon ere onartu, baina obra-lanak hasiak dira».
Era berean, gehitu nahi izan dute: «udal arkitektoaren aldeko txostena egon­da ere, prozedura admi­nis­tratiboa ez da bete, eta gaur gaurkoz, ez dago baimenik eraikin hori egiteko».
 

Gelditzeko eskera, aurkeztuta
Hori ikusita, asteartean aur­­­­­keztu zuten obra gelditzeko eskaera: «oso la­­rria iruditzen zaigu gertatu dena. Zer gertatuko litzateke baimenik gabeko obran lan-istripu bat gertatuko balitz?».

«Noiz jardungo dira astigartarron alde lanean?»
Horrez gain, salatu dute: «bes­te behin, gertaera ho­nek agerian uz­ten du Udal Gobernu tal­de ho­nen utzikeria eta ardura­gabe­keria». Eta galdera luzatzen du­te: «noiz jardungo dira astigarragarron alde la­nean?».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!