Hitzaldia etzi, eta festa larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 18a, 02:00

Bi zita antolatu ditu Amher elkarteak, aste honetarako. Etzi, ostegunean, hitzaldi informatiboa eskainiko dute, Atzerritarrei Buruzko Legearen inguruan. 19:00etan izango da, Biterin. Eta larunbatean, ospatuko dute Boluntarioen Eguna, irailean atzeratu zena. Goizeko 10:30etan hasiko da, Biterin, eta luntx batekin bukatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!