Martxan da beste urte batez, Beldur Barik programa. Irailean zabaldu zuten ikusentzunezkoen lehiaketa, eta azaroaren 9ra arte izango dute aukera, 12 eta 26 urte bitartekoek, beraien lanak aurkezteko: bideo batean erakutsi behar dute, nola erantzuten duten neska eta mutilek, desberdintasun egoeren aurrean. Web orriaren bitartez bidali behar dira lanak: beldurbarik.org.
Eta hain justu, bideoak egiten trebatzeko, tailerra eskainiko dute ostiral honetan, Biterin. Arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara izango da, Itziar Bastarrikaren eskutik.
Bideoforuma eta kafe tertulia gaztetxean, datorren astean
Datorren astean, berriz, bi zita jarri dituzte programaren barruan. Urriaren 28an izango dira, ostiralean, gaztetxean: bideoforuma eta kafe tertulia egingo dituzte, arratsaldeko 18:30etan hasita, herriko hainbat talderen eskutik.