Urtero bezain bihurri datoz arimak, Txantxillako jaietara!

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 18a, 02:00

Hemen dira Txantxillako jaiak ere, eta apenas falta dituzte hiru egun auzotarrek, festaz gozatzeko. Aurten ere, ostiralean berotuko dituzte motorrak, eta ekintzaz betetako eguna izango dute larunbatekoa, egun ederra auzoan.
Arima bihurriak izango dira berriro, jaiei hasiera emango diotenak, eta pintxopotearekin hartuko dute, jaietako au­rreneko mokadutxoa.

Krosserako izenematea zabalik, interneten
Larunbatean, berriz, betekada hartuko dute. Egitarau zabaleko ekintzetako bat izango da kros herrikoia: Txantxillatik abiatu, Santa Barbarako ermitara igo, eta auzora jaitsi.
Izenematea zabalik da­go, www.herrikrosa.eus web orri­an, 3 euroan. Egunean bertan ere apuntatu daiteke, irteera puntuan; 5 euro izango dira. 

 

URRIAK 21, ostirala
18:00-19:30, Puzgarriak, Txantxillako plazan.
21:00, Jaien hasiera: Arima bihurrien igoera, Eonian elektrotxarangak lagunduta. Pintxopotea, Jai Batzordearen barran eta Txantxilla kafetegian.

URRIAK 22, larunbata
10:00, Diana, Hernani Musika Eskolako txistulariekin.
10:15, Haurren krossa.
10:30, Txantxilla-Santa Barbara-Txantxilla IV. Krossa.
11:00, Haurrentzako jolasak.
12:00, Sagardo dastaketa (Alberro, Rufino, Otsua-Enea, Eula, Berezi­ar­­tua, Barkaiztegi, Lizeaga, Elutxeta, Oialume-Zar, Gurutzeta eta Altzueta) eta pintxoak.
12:30, Txupinazoa eta omenaldia (suziri berezia jaurtiko da). Ondoren, bertsolariak.
14:30, Bazkaria: paella jatea.
17:00, Toka txapelketa berezia: haurrena lehenik eta helduena ondoren.
17:00, Apaxi ipuin kontalaria.
18:00, Txokolatada, Txantxilla kafetegiak egina.
19:00, Arimen kalejira, Hernaniko dultzaina taldekoekin.
20:00, Erromeria, Gozo-gozo  musika taldearekin.
23:45, Jaien bukaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!