Loteria berezia jarri zuen salgai Gure Esku Dago ekimenak hilaren hasieran: Urteberriko Saria.
Orain, herriko hainbat denda eta tabernatan ere erosi daiteke, eta horregatik eskerrak eman nahi izan dizkie.
Sari potoloak, eta helburu zehatza
Urteberriko Loteria honek helburu berezia dauka: batetik, herri ekimenaren jarduera bera finantzatzea, eta bestetik, «Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria indartzea».
Era berean, sari potoloak izango dira, edonor erakartzeko modukoak: irabazleak 30.000 euro poltsikoratuko ditu, eta beste hamark mila eurona jasoko dituzte. Urtarrilaren 16an egingo da zozketa.
Gure Esku Dagok «bihotzez eskerrak» eman nahi izan dizkie laguntzen ari diren taberna eta saltokiei, «txalogarria baita erakutsi duten prestutasuna eta elkarlanerako gogoa».
26 taberna eta 7 dendatan
Loteria boletoek 5 euro balio dute, eta herriko 26 taberna eta 7 dendatan erosi daitezke. Hain zuzen, horregatik, «bihotzez eskerrak» eman dizkie Gure Esku Dagok, «erakutsitako prestutasunagatik».
UDABERRIKO SARIA SALGAI:
SALTOKIAK:
- Adarra etxe tresnak.
- Adarra gozotegia.
- Gudari okindegia.
- Lurreko.
- Oa gozotegia.
- Peña okindegia.
- Tilin-Tolon belardenda.
TABERNAK:
- Aitan Etxe.
- Aker.
- Antziola.
- Aralar.
- Atxur.
- Deportivo.
- Garin.
- Goiz-Argi.
- Guria.
- Huitzi.
- Irrintzi.
- Jose Mari.
- Kide.
- Kitto.
- Kixkal.
- Lizeaga.
- Onddi.
- Rioja.
- Rufino.
- Tripontzi.
- Txantxilla.
- Txilibita.
- Txoko.
- Zinko-enea.
- Zintzarri.
- Zumitza.